Galaziarrei 1:2-15-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Gizakien onespena bilatzen ote dut ala Jainkoarena? Gizakiei atsegin ematen saiatzen ote naiz? Oraindik gizakiei atsegin eman nahian banenbil, ez nintzateke Kristoren zerbitzari izango.

11. Jakin behar duzue, senideok, nik hots egin dizuedan berri ona ez dela gizakien asmakizuna,

12. ez bainuen inongo gizakirengandik hartu edo ikasi: Jesu Kristok agertu zidan.

13. Ezaguna duzue, noski, noizbaiteko nire jokabidea judaismoan: zein gogor pertsegitzen nuen Jainkoaren Eliza, berau suntsitu nahirik.

14. Judaismoaren baitan, neure adineko herritar askori aurrea hartzen nion, arbasoen ohiturak betetzen askoz sutsuago bainintzen.

Galaziarrei 1