Filipoarrei 3:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Eta hori, nik ere badudalarik giza mailako gauzetan uste ona jartzeko arrazoia. Norbaitek gauza horietan uste ona jar dezakeela pentsatzen badu, nik gehiago:

5. jaio eta zortzi egunera erdaindu ninduten; jatorriz israeldarra naiz, Benjaminen leinukoa, hebrear-hebrearra; legea ulertzeko moduari dagokionez, fariseua;

6. Elizaren pertsegitzaile sutsua eta legeak agintzen duen guztia betetzen akatsik gabea izana.

7. Baina baliotsutzat nituen gauza guztiok, baliogabetzat jo nituen Kristorengatik.

8. Eta are gehiago, nire ustetan deusek ere ez du ezer balio Kristo Jesus ene Jauna ezagutzearen dohain paregabearen aldean. Kristorengatik dena galdu dut eta dena zaborraren pareko jotzen dut, hura irabaztearren

Filipoarrei 3