13. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna, haien hildakoak beren idoloen artean, aldare inguruetan, geldituko direnean: muino-tontor eta mendi-gailurretan, zuhaitz handi eta arte hostotsuen azpian, beren idoloei opari atsegingarriak eskaintzen dizkieten leku guztietan.
14. Beraien aurka eskua luzatu eta bizileku duten lurralde hau hondamendi eta eremu bihurtuko dut, basamortutik Diblaraino. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna».