Ezekiel 6:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, begira Israelgo mendietarantz eta hitz egin nire izenean berorien aurka.

3. Esan Israelgo mendiei entzuteko nik, Jainko Jaunak, mendi, muino, ibar eta haranei adierazten diedan mezua: Horra, gerra sorraraziko dut zuen sasikultu-lekuak hondatzeko.

4. Zuen aldareak suntsitu eta intsentsua erretzeko ontziak apurtuko dituzte. Zuen gurtzaileak hilik eroraraziko ditut idoloen aurrean.

5. Israeldarren gorpuak idoloen aurrean botako ditut, eta haien hezurrak aldareen inguruan sakabanatuko.

Ezekiel 6