Ezekiel 5:15-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Iseka-gai eta mespretxagarri, eskarmentu beldurgarri izango zara inguruko nazioentzat, zigor gupidagabea ezarriz zure kontra haserre-suminez epaia betearaziko dudanean. Nik, Jaunak, esan dut.

16. «Gosearen gezi hilgarriak bota eta suntsitu egingo zaituztet; gosea areagotuko dizuet, ogi-hornidura guztia kenduz.

17. Gosea bidaliko dut zuen aurka, eta seme-alabarik gabe utziko zaituzteten basapiztiak; izurria eta hilketak izango dituzue, eta gerra sorraraziko dut zuen aurka. Nik, Jaunak, esana».

Ezekiel 5