1. «Hona hemen leinuen izenak, dagozkien zatiekin. Danen zatia iparraldeko muturrean dago, Hetlon, Hamateko sarrera eta Hatzar-Enonetik igarotzen den mugaren kontra, Damasko eta Hamat herrialdeen artean; ekialdeko mugatik Mediterraneo itsasoraino hedatzen da.
2-7. Eta jarraian, ondorengo leinu hauen zatiak, ekialdetik mendebaldera hedatuz, ordena honetan: Axer, Neftali, Manases, Efraim, Ruben eta Juda.
8. «Judaren zatiaren ondoren, ekialdeko mugatik Mediterraneo itsasoraino, Jaunarentzat bereizitako zatia egongo da: hamabi kilometro eta erdi izango da luze, leinu bakoitzaren zatia bezalaxe; erdian santutegia egongo da.
23-27. «Hegoalderantz, ondorengo beste leinu hauen zatiak daude, ekialdeko mugatik Mediterraneo itsasoraino hedatuz, ordena honetan: Benjamin, Simeon, Isakar, Zabulon eta Gad.
30-31. «Jerusalemgo hiriak hamabi ate izango ditu, eta bakoitzak Israelgo leinu baten izena izango du. Iparraldeko harresiak, bi kilometro eta laurden luze, hiru ate izango ditu: Ruben, Juda eta Lebirenak.