Ezekiel 45:3-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jaunarentzat gordetako zati horren erdia, hamabi kilometro eta erdi luze eta bost kilometro zabal, mugatu egingo duzue. Hor eraikiko da santutegia, toki santua.

4. Lurraldearen zati hori sakratua izango da, eta santutegian Jaunaren zerbitzuan jardungo duten apaizentzako gordea; bertan beren etxeak eraikiko dituzte eta santutegiarentzako leku sakratua izango dute.

5. Beste erdia, hamabi kilometro eta erdi luze eta bost kilometro zabal, tenpluko zerbitzuan jardungo duten lebitarrentzat izango da, bizitzeko hiriak izan ditzaten.

6. Eremu sakratu bezala bereizitako zatiaren ondoan, hamabi kilometro eta erdi luzeko eta bi kilometro eta erdi zabaleko beste zati bat mugatuko da hiri-barruti bezala: zati hori israeldar guztientzat izango da.

Ezekiel 45