1. Lurraldea israeldar leinuen artean banatzean, zati bat Jaunarentzat bereiziko duzue, eremu sakratu gisa: hamabi kilometro eta erdi izango da luze eta hamar kilometro zabal. Sakratua izango da eremu osoa.
2. Eremu horretatik, zati bat, karratua —berrehun eta berrogeita hamar metrokoa luze-zabalean—, tenpluarentzat izango da, eta hogeita bost metro zabaleko hutsartea izango du inguru guztian.