1. Gizonak kanpoko atarirantz eraman ninduen, iparralderantz, eta hutsartearen eta tenplu atzeko eraikinaren aurrean dauden geletara sarrarazi ninduen.
2. Eraikin-multzo hark, iparraldetik, berrogeita hamar metroko luzera zuen, eta hogeita bosteko zabalera.
3. Alde batetik, hamar metroko zabaleraz tenplua inguratzen zuen hutsartera jotzen zuen, eta, beste aldetik, kanpoko atariko harrizko espaloira. Hiru galeria zituen bata bestearen gain.
17-19. Gauza bera egin zuen iparralde, hegoalde eta mendebaldeko alderdiekin, eta denek luzera bera zuten: berrehun eta berrogeita hamar metro.