Ezekiel 40:47-49 Elizen Arteko Biblia (EAB)

47. Gizonak barneko ataria neurtu zuen: karratua zen, berrogeita hamar metro luze-zabal. Aldarea tenplu aurrean zegoen.

48. Tenpluko atalondora eraman ninduen gizonak eta neurtu egin zuen: sarrerako hormek, atearen bi aldeetakoek, bi metro eta erdiko lodiera zuten, ateak zazpi metroko zabalera eta atearen muntagek metro eta erdiko zabalera bakoitzak.

49. Atalondoaren luzera hamar metrokoa zen, eta zabalera seikoa; hamar harmaila igo behar ziren hara iristeko. Atearen bi aldeetara zutabe bana zegoen.

Ezekiel 40