13. Zaingela haietako baten barreneko hormatik, aurrez aurre pasabidearen beste aldean zegoen gelaren barreneko hormaraino neurtu zuen: hamabi metro eta erdiko tartea zegoen.
14. Gero, atalondoa neurtu zuen: hamar metrokoa zen. Atalondoak atarira jotzen zuen.
15. Sarreraren kanpoaldetik atalondoaren barnealderaino, guztira, hogeita bost metro zeuden.
16. Zaingeletako kanpo- eta tarte-hormek saredun leihoak zituzten inguru guztian, atalondoko hormek bezalaxe. Geletako barne-hormetan palmondoak zeuden zizelkatuak.
17. Gero, kanpoko atarira eraman ninduen gizonak. Atariak hogeita hamar gela zituen, eta harrizko espaloia inguru guztian.