1. «Gizaseme, hitz egin nire izenean Israelgo mendiei eta esan entzuteko
2. nik, Jainko Jaunak, adierazten diedan mezua: “Bai ederki! —zioen etsaiak zuei buruz—. Antzinako mendion jabe bihurtu gara”.
3. Horregatik, hitz egin nire izenean eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Hondaturik utzi zaituztete eta zuek berenganatzeko irrikaz zeuden beste nazioak zuetaz jabetu dira, isekaz eta irainez bete zaituztete;
4. horregatik, Israelgo mendiok, entzun nik, Jainko Jaunak, zuei guztioi —mendi eta muino, erreka eta haran, hondaturiko toki eta hutsik zaudeten hiri, inguruko nazio guztien harrapakin eta iseka-gai izan zaretenoi— adierazten dizuedan mezua: