Ezekiel 30:8-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Egiptori su eman eta laguntzaile guztiak desegingo ditudanean jakingo dute ni naizela Jauna.

9. Egun hartan, mezulariak bidaliko ditut itsasontziz, lasai dagoen Etiopia izutzeko, eta beldurrez dardara egingo du, Egipto zigortuko dudan egunean. Hurbil da egun hori!

10. «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Babiloniako erregeNabukodonosorren bitartezamaiaraziko dutEgiptoren harropuzkeria.

11. Erregea eta bere armada,munduko ankerrenak,etorriko dira herrialdea hondatzera.Egiptoren kontra egingo dute gerra,hildakoz beteko herrialdea.

12. Lehortu egingo dut Nilo ibaia,jende maltzurrarisalduko diot herrialdea:hondatu egingo dutherrialdea eta bertako guztiaarrotzen bidez.Nik, Jaunak, esana.

Ezekiel 30