19. Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Babiloniako errege Nabukodonosorri emango diot Egipto herrialdea; hango aberastasunak ostuko ditu, dena soildu eta ondasunak harrapakin gisa hartuko ditu bere gudarosteari saritzat emateko.
20. Tiroren aurkako ekintzaren ordaintzat emango diot Egipto, niretzat lan egin baitute berak eta gudarosteak. Nik, Jainko Jaunak, esana.
21. «Egun hartan, berritu egingo dut israeldarren indarra, eta zuri, Ezekiel, beraiei hitz egiteko ahalmena emango. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna».