Ezekiel 24:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Bederatzigarren urtean, hamargarren hilaren hamarrean, honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, idatzi gaurko egunaren data; gaurko egunez, hain zuzen ere, eraso baitio Babiloniako erregeak Jerusalemi.

3. Kontaiozu parabola bat herri errebelde honi eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:«Jarri tupina sutaneta bota ura bertara.

4. Ipini okela-zatiak,zatirik onenak,izter eta bizkarraldea;baita hezurrik onenak ere.

Ezekiel 24