Ezekiel 21:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Esaiozu entzuteko nik, Jainko Jaunak, adierazten diodan mezua: Horra, sua piztuko dut zure erdian, eta zuhaitz guztiak, heze nahiz ihartuak, irentsiko ditu; sugarra ez da itzaliko, eta den-dena hartuko du suak, hegoaldetik iparralderaino.

4. Bizidun orok ikusiko du nik, Jaunak, piztu dudala eta ez dela itzaliko».

5. Nik esan nion: «Ai Jainko Jauna! Zera ari dira nitaz esaten: “Ez al da hori beti parabolak kontatzen ari dena?”»

6. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

7. «Gizaseme, itzuli Jerusalemerantz eta mintzatu toki santuei begira; hitz egin nire izenean Israel lurraldearen kontra.

8. Adierazi Israel lurraldeari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zure aurka nator; ezpata zorrotik atera eta guztiak, zintzo nahiz gaizto, garbituko ditut.

9. Zintzoak nahiz gaiztoak garbitu behar ditudalako, bizidun ororen aurka aterako da ezpata zorrotik, hegoaldetik iparralderaino.

Ezekiel 21