5. Lehoi emea zain egon zitzaion,itxaropena galdu zuen arte;orduan, beste kumeetako bat hartueta lehoi gazte egin zuen.
6. Lehoi gazte bihurturik,lehoi artean ibiltzen zen;harrapakina sarraskitzen ikasieta gizakiak irensten zituen;
7. jauregiak botatzen zituen,hiriak suntsitzen;herrialdea eta biztanleakikaraturik zeuden haren orroez.
8. Inguruko eskualdeetako jendeaberaren kontra altxatu zen;sarea bota zioten gaineraeta beren zuloan harrapatu.
9. Kaiolan sartu zuten katepeaneta Babiloniako erregeagana eraman.Ziegan sartu zuten preso,beraren orrorikberriz entzun ez zedinIsraelgo mendietan.
10. Mahatsondoa zirudien zure amak,ur-bazterrean landatua.Emankor eta mardula zenur-ugaritasunagatik.
11. Adar sendoak zituen,aginte-makila bihurtu zirenak;hodeietaraino hazi zen:nabarmena zen bere altueragatiketa adar-ugaritasunagatik.