Ezekiel 17:6-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Erne zen haziaeta mahatsondo mardul egin,altuera txikikoa izan arren;arranoaganazuzentzen zituen adarrak,sustraiak ere haren menpean zituen.Mahatsondo egin zen,aihenak bota zitueneta abartsu egin.

7. Bazen beste arrano handi bat ere,hegaltzar luzekoaeta lumaje ugarikoa.Eta mahatsondoakberonenganazuzendu zituen sustraiaketa adarrak luzatu zizkion,zegoen sailean baino oparoagourezta zezan.

8. Soro jorian, ur ugariren ondoan,zegoen landatua,adarrak garatu eta fruitua emateko,mahatsondo bikain izateko.

9. Nik, Jainko Jaunak, galdetzen dut:Garatuko ote da?Ez ote dizkio lehenengo arranoaksustraiak atera,fruituak botaeta kimu berriak iharraraziko?Ez da ahalmenedo jendetza handirik beharkosustraitik ateratzeko!

10. Horra hor, landatua:garatuko ote da?Ekialdeko haizeak jotzean,ez ote da guztiz ihartuko?Ernamuindu den saileanihartuko da».

11. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

Ezekiel 17