20. Sarea botako diot gainera eta tranpan geldituko da harrapatua. Babiloniara eramango dut eta han zigor-epaia emango nire aurka egindako desleialkeriagatik.
21. Bere gudari-talde aukeratuenak gerran jausiko dira, eta bizirik gelditzen direnak alde guztietara sakabanatuak izango. Orduan jakingo duzue nik, Jaunak, hitz egin dudala».
22. Hau dio Jainko Jaunak:«Zedro garaiaren adaburutikhartuko dut neuk ere,kimu berri bat hartuko dutharen adar-puntatik,eta neuk landatuko dutmendi garai eta bikain batean.