Ezekiel 17:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, proposatu alegia edo parabola bat Israel herriari,

3. nire, Jainko Jaun honen, mezua adierazteko:«Bazen arrano handi bat,hegaltzar luzekoa,lumaje trinko eta koloretsua zuena;arranoa Libanora etorri zeneta zedroaren adaburua moztu:

4. adar-punta ebaki,merkatari-herrialdera eramaneta tratularien hiri bateanlandatu zuen.

5. Gero, Israel lurraldeko hazia hartueta soroan erein zuen,ur ugariren ondoan.

6. Erne zen haziaeta mahatsondo mardul egin,altuera txikikoa izan arren;arranoaganazuzentzen zituen adarrak,sustraiak ere haren menpean zituen.Mahatsondo egin zen,aihenak bota zitueneta abartsu egin.

Ezekiel 17