Ezekiel 15:6-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak:Mahatsondoa,basoko beste zuhaitzen antzera,sutara botatzen dudan bezala,horrelaxe botako ditutJerusalemgo biztanleak.

7. Aurpegi emango diet;sutatik ihes egin dute orain arte,baina suak irentsiko ditu laster;orduan jakingo duteni naizela Jauna,aurpegi emango diedanean.

8. Herrialde hauhondamendi bihurtuko dut,desleial izan zaidalako.Nik, Jainko Jaunak, esana».

Ezekiel 15