Esdras 4:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jakin zuten judatarren eta benjamindarren etsaiek erbestealditik etorriak Israelen Jainko Jaunari tenplua eraikitzen ari zitzaizkiola.

2. Orduan, Zorobabel eta familiaburuengana hurbildurik, esan zieten:—Zuekin lan egin nahi genuke; geuk ere zuen Jainkoa gurtzen baitugu eta berari eskaintzen dizkiogu opariak, Asiriako errege Asarhadonek hona ekarri gintuenez geroztik.

3. Baina Zorobabel, Josue eta Israelgo beste familiaburuek erantzun zieten:—Ezinezkoa da zuek eta gu elkarrekin gure Jainkoarentzat etxea eraikitzen aritzea. Geuk bakarrik behar diogu egin tenplua Jaunari, Israelen Jainkoari, Pertsiako errege Zirok agindu bezala.

4. Orduan, bertako jendea juduei adorea kentzen eta beldurra ematen hasi zitzaien, lana utz zezaten.

Esdras 4