68. Jerusalemera, Jaunaren etxea egon zen tokira heldu zirenean, familiaburu batzuek borondatezko opariak egin zituzten, berriro Jaunaren etxea toki berean eraikitzeko.
69. Bakoitzak ahal zuena eman zuen etxegintza-lanetarako; guztira 488ren bat kilo urre, 2.500en bat kilo zilar eta 100 apaiz-tunika.
70. Apaizak, lebitarrak, kantariak, atezainak, tenpluko laguntzaileak eta gainerako herritarrak beren hirietan jarri ziren bizitzen. Horrela, israeldar guztiak jatorrizko hirietara itzuli ziren.