Esaera Zaharrak 8:24-36 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Ur-leizerik ez zenean izan nintzen sortua,iturbururik ere ez zegoenean.

25. Mendiak landatuak izan aurretik,muinoak baino lehen izan nintzen sortua;

26. artean ez zituen Jainkoak mundu hau eta kanpokoak eginak,ezta lurraren lehen hautsa ere.

27. Zeruak ezarri zituenean, han nengoen ni,ur-leizearen gainetik zeru-sabaia jarri zuenean,

28. hodeiak goian bildueta leize-iturriak tinko ezarri zituenean,

29. itsasoari mugak finkatu—eta urek ez dituzte muga horiek gainditzen—,eta lurrari oinarriak jarri zizkionean;

30. haren ondoan nengoen ni, obra-maisu bezala;beraren gozamena nintzen egunero,beraren aurrean jolastuz aldioro:

31. beraren ludiaz jolasten nueneta gizakiekin nuen neure gozamena.

32. «Beraz, semeok, entzun:Zoriontsuak nire bideetatik dabiltzanak!

33. Onartu heziketa zuhurrak izateko, ez baztertu.

34. Zoriontsua entzuten didan gizona,egunero nire etxe aurrean zaineta atalondoan jagole dagoena.

35. Aurkitzen nauenak bizia aurkitu dueta Jaunaren onespena izango.

36. Iraintzen nauenak, ordea, bere burua hondatzen du,gorrotatzen nautenek heriotza dute maite».

Esaera Zaharrak 8