Esaera Zaharrak 8:23-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Betidanik izan naiz eratua,hasiera-hasieratik, lurra izan baino lehenagotik.

24. Ur-leizerik ez zenean izan nintzen sortua,iturbururik ere ez zegoenean.

25. Mendiak landatuak izan aurretik,muinoak baino lehen izan nintzen sortua;

26. artean ez zituen Jainkoak mundu hau eta kanpokoak eginak,ezta lurraren lehen hautsa ere.

27. Zeruak ezarri zituenean, han nengoen ni,ur-leizearen gainetik zeru-sabaia jarri zuenean,

28. hodeiak goian bildueta leize-iturriak tinko ezarri zituenean,

Esaera Zaharrak 8