9. Egunaren amaiera zen, ilunabarra,gau betea eta iluntasuna zetozen.
10. Eta hara non ateratzen zaion emakumea bidera!Emagaldu bezala jantzita, ausarkeriaz betea.
11. Marimatraka da eta gizalegerik gabea,oinak etxean eduki ezin dituzten horietakoa;
12. nahiz plazan nahiz kalean,bazter guztietan dago zelatan.
13. Eta mutilari heldu, musuz josieta lotsagabeki esaten dio:
14. «Esker oneko oparia egin beharrean nengoen,eta gaur bete dut promesa.
15. Horregatik irten naiz zure bilazurekin egon nahian, eta aurkitu zaitut!
16. Estalkiz jantzi dut oheaEgiptoko lihoz egindako oihal koloretsuz,
17. logela mirra, aloe eta kanelaz lurrindu.
18. Zatoz, mozkor gaitezen laztanez goizeraino,goza gaitezen elkarrekin amodioaz.
19. Nire senarra ez dago etxean,joana da bidaian, oso urruti.
20. Eramana du diru-zorroa ere,eta ez da ilbetea arte itzuliko».
21. Bere zurikeriaz menderatu egiten du,bere hitz goxoez erakarri.
22. Eta mutila atzetik joaten zaio berehala,hiltegira doan idia bezala,lakioan jausten den oreina legez,