Esaera Zaharrak 6:21-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Eramatzazu beti bihotzari atxikiaketa zeure begien aurre-aurrean.

22. Beraiek gidatuko zaituzte zeure joan-etorrietan,beraiek zainduko lo zaudenean,beraiek hitz egingo dizute esnatzean.

23. Agindua kriseilu da, irakaspena argieta heziketa eta zentzarazpena bizirako bide;

24. emakume gaiztoarengandik gordeko zaituzteeta lausenguz ari zaizunarengandik.

25. Ez izan haren edertasunaren irrikarik bihotzeaneta ez zaitzala harrapa bere begiratuez.

26. Emagaldua ogi-zati batez asetzen baita,baina adulteriogileak bizitza osoa harrapatzen du.

Esaera Zaharrak 6