Esaera Zaharrak 6:14-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Maltzurkeriaz betea, beti asmo txarretaneta sesioan ibiltzen da.

15. Beraz, erabateko hondamendia iritsiko zaio,bat-batean hondatuko da, erremediorik gabe.

16. Sei gauza gorrotatzen ditu Jaunaketa zazpigarren bat erabat du higuingarri:

17. begi harroak, mihi gezurtia,errugabearen odola isurtzen duten eskuak,

18. asmo txarretan dabilen burua,gaiztakeria egiteko presa duten oinak,

19. gezurra dioen lekuko faltsua,eta zazpigarrena, senide arteko liskarren sortzailea.

Esaera Zaharrak 6