Esaera Zaharrak 5:20-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Ene seme, zergatik liluratuko zaitu lotsabako batek?Zergatik besarkatuko duzu emakume arrotzaren gerria?

21. Izan ere, Jaunaren begi-bistan dago bakoitzaren jokabidea,eta ibilbide guztiak ikusten ditu berak.

22. Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago,bere bekatuaren sarean harrapatua.

23. Heziketa ezarengatik hilko da,bere zentzugabekeria handiarengatik galduko.

Esaera Zaharrak 5