Esaera Zaharrak 4:23-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Zaindu arreta osoz gogo-bihotzak,berauengandik sortzen baita bizia.

24. Aldendu zeuregandik mihi gaiztoa,urrundu ezpain gaizki-esaleak.

25. So egin bezate aurrez aurre zure begiek,zure begi-niniek zuzen aitzinera.

26. Pentsa ongi zeure oinak non jarri,izan bitez seguruak zure ibilbide guztiak.

Esaera Zaharrak 4