Esaera Zaharrak 30:7-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Bi gauza eskatu dizkizut, ene Jainko,ez iezazkidazu uka bizi naizen artean.

8. Urrundu niregandik faltsukeria eta gezurra;ez nazazu egin ez txiro, ez aberats:eman soilik bizitzeko behar dudana,

9. zeren eta, asebeterik, baliteke zu ukatueta esatea: Nor da Jauna?Edo behar gorrian aurkituz, lapurretari emaneta ene Jainko horren izena iraintzea.

10. Ez zikindu morroiaren izena ugazabaren aurrean:madarikatu egingo zaitu eta ondorioak jasan beharko.

11. Hau jendea, aita madarikatueta ama bedeinkatzen ez duena!

12. Hau jendea, bere burua garbitzat izaneta jokabide zikinak baztertu nahi ez dituena!

13. Hau jendea, burua tente eta begirada harroa dituena!

14. Hau jendea, hortzak ezpatak bezalakoaketa matrailezurrak labanak bezalakoak dituena,herriko dohakabeak irentsieta behartsuak lurretik suntsitzeko!

15. Izainak bi alaba ditu: «Eman» eta «Eman».Hiru gauza dira asegaitzak,baita laugarren bat ere «Aski!» esaten ez duena:

16. Herio Leizea, sabel agorra,urez asetzen ez den lurra,eta sua, «Aski!» sekula esaten ez duena.

17. Aitari isekaz begiratu eta amari esana egiten ez dionaribeleek begiak aterako dizkiote eta arranoek irentsiko.

18. Badira hiru gauza gainditzen nautenak,baita laugarren bat ere ulertzen ez dudana:

19. arranoaren bidea ortzian, sugearen bidea haitzean,ontziaren bidea itsaso zabaleaneta gizonaren bidea emakumearen baitan.

20. Honela jokatzen du emakume adulteriogileak:jan, ahoa garbitu eta«Ez dut ezer txarrik egin» esaten du.

Esaera Zaharrak 30