Esaera Zaharrak 30:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jake-ren seme Agur-en esanak.Hona gizon honen mezua, Itieli eta Ukali emana.

2. Animalia gehiago naiz gizon baino,ez dut giza adimenik;

3. ez dut zuhur izaten ikasi,eta nola izango dut Santu Santuaren ezagutzarik?

4. Nor igo da inoiz zerura eta berriro jaitsi?Nork harrapatu du haizea eskuetan?Nork eutsi dio urari gainjantziaz?Nork ezarri dizkio lurrari mugak?Nola ote du izena? Eta haren semeak?Segur aski, jakingo duzu!

Esaera Zaharrak 30