Esaera Zaharrak 3:9-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez,baita uzta guztien hasikinez ere,

10. eta garauez beteko dira zure aletegiak,ardo berriz gainezka egingo dolareek.

11. Ene seme, ez baztertu Jaunaren heziketa,ez haserretu zentzarazten bazaitu,

12. maite duenari egiten baitio Jaunak agiraka,aitak seme kutunari bezalaxe.

13. Zorionekoa zuhurtzia lortzen duena,zentzu ona bereganatzen duena.

14. Zilarra eskuratzea baino hobe da,urrea baino errentagarriago.

15. Koralak baino bikainagoa da,gauzarik baliotsuena ere ez da beraren pareko;

16. eskuinean bizitza luzea dakar,ezkerrean aberastasuna eta ohorea.

17. Atsegingarriak dira haren bideak,zorionera eramaten dute.

18. Bizia ematen duen zuhaitza da.Zorionekoak bertatik jaten dutenak!

19. Jaunak jakinduriaz oinarritu zuen lurraeta zentzuz ezarri zerua;

Esaera Zaharrak 3