8. Bere ondasunak lukurreriaz gehitzen dituenakbehartsuez errukitzen denarentzat metatzen ditu.
9. Norbaitek ez badu legea aditu nahi,haren otoitza bera ere Jaunarentzat higuingarri.
10. Zuzenak bide txarretik eramaten dituena,berak prestatutako tranpan jausiko da;baina prestuek zoriona izango dute sari.
11. Aberatsak zuhurtzat du bere burua,baina behartsu buruargiak ongi ezagutzen du.
12. Zintzoen arrakastaz ospakizun handia,gaiztoak nagusitzean denak ezkutatu.
13. Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du,aitortu eta damutzen denak errukia lortuko.
14. Zorionekoa beti begirunez jokatzen duena;bihotz gogorrekoa zoritxarrean jausiko da.
15. Orroka ari den lehoia eta hartz gosetia bezalakoagobernari gaiztoa herri xehearentzat.
16. Printze zentzugabeak zapalkuntza areagotzen;bidegabekeriazko irabaziak gorrotatzen dituena luzaroan biziko.
17. Hilketa baten zama gainean duen gizakiahobiraino doa ihesi: ez geldiarazi!
18. Portaera prestukoa salbatu egiten da,jokabide okerrekoa bat-batean erori.
19. Bere lurra lantzen duenak ogia ugari,huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.
20. Gizon leialak bedeinkazio ugari bereganatzen;bizkor aberastu nahi duena ez da zigor gabe gelditzen.