Esaera Zaharrak 28:14-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Zorionekoa beti begirunez jokatzen duena;bihotz gogorrekoa zoritxarrean jausiko da.

15. Orroka ari den lehoia eta hartz gosetia bezalakoagobernari gaiztoa herri xehearentzat.

16. Printze zentzugabeak zapalkuntza areagotzen;bidegabekeriazko irabaziak gorrotatzen dituena luzaroan biziko.

17. Hilketa baten zama gainean duen gizakiahobiraino doa ihesi: ez geldiarazi!

18. Portaera prestukoa salbatu egiten da,jokabide okerrekoa bat-batean erori.

19. Bere lurra lantzen duenak ogia ugari,huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.

20. Gizon leialak bedeinkazio ugari bereganatzen;bizkor aberastu nahi duena ez da zigor gabe gelditzen.

21. Ez da bidezko alderdikeriaz jokatzea;ogi-puska batengatik ere saltzen du gizonak bere burua.

22. Xuhurrak presa izaten du aberasteko;ez daki premia gorria datorkiola gainera.

23. Zentzarazlea estimatuagoa da azkeneanzurikeriaz ari dena baino.

Esaera Zaharrak 28