1. Inork pertsegitzen ez badu ere, gaiztoa ihesi;zintzoa bere buruaz lehoia bezain ziur.
2. Matxinada denean, herriak buruzagi ugari;gizon burutsu eta adituarekin ordena nagusi.
3. Behartsu izan eta, gero, jende xehea zapaltzen duenauholde suntsigarria da: zer janik ere ez du uzten!
4. Jaunaren legea baztertzen dutenek gaiztoa goraipatzen dute;legea betetzen dutenak, berriz, haren kontra jartzen.
5. Gaizkileek ez dute zuzenbidea ulertzen,Jaunaren bila dabiltzanek dena dakite.
6. Hobe behartsu eta prestu izan,jokabide okerreko aberats baino.