Esaera Zaharrak 27:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Harria astuna da, harea pisua;are astunagoa burugabearen zitalkeria.

4. Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria;baina nork aurre egin jelosiari?

5. Hobe da agerian zentzarazten zaituena,sekula ezer aurpegiratzen ez dizun adiskidea baino.

6. Fidatzekoa da laguna, zauritzen bazaitu ere;kontuz ibiltzekoa arerioa, besarkatzen zaituenean ere.

7. Sabel asearentzat mespretxagarri ezti-abaraska,sabel gosearentzat mingotsa ere gozo.

8. Herritik urruti harat-honat dabilen gizakia,habiatik alde eginda noraezean dabilen txoria.

9. Lurrin eta usainki gozoek bihotza alaitzen,adiskidearen aholkuak barrua gozatzen.

Esaera Zaharrak 27