Esaera Zaharrak 27:21-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Zilarra arragoan, urrea labean,gizakia goratzen duenaren ahoan.

22. Nahiz eta alearekin batera burugabea errotarrian xehatu,ez diozu ergelkeria kenduko.

23. Begira ongi zeure ardiak eta arduratu artaldeaz;

24. aberastasunak ez du betiko irauten,agintea ez da belaunez belaun pasatzen.

25. Belarra sartu, bibelarra hazieta mendietako bazka bildu egin ohi da;

26. eduki ardiak artileaz jantziak egiteko,antxumeak, alor bat erosteko beste ateratzeko,

27. ahuntzak, esneaz zeu eta familia elikatueta zerbitzariak mantentzeko.

Esaera Zaharrak 27