Esaera Zaharrak 26:21-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Ikatzak txingarra, egurrak sua:berdin suspertzen liskartiak sesioa.

22. Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako:barren-barreneraino iristen dira.

23. Buztin gaineko berniza bezala dirabihotz txarrekoaren hitz goxoak.

24. Gorrotoa duenari ez zaio hitzetan igartzen,baina maltzurkeriaz betea du barrua.

25. Ez sinetsi eztiki mintzatzen bazaizu,hamaika gogoeta higuingarri badu barnean eta.

Esaera Zaharrak 26