8. ez bizkorregi eraman auzitara;zeren eta zer egingo duzu azkeneanbeste lekuko batek nahastuta uzten bazaitu?
9. Defendatu zeure auzia salatzailearen kontra,baina ez azaldu inoren sekreturik,
10. entzuten dizunak ez zaitzan lotsarazeta betiko ospe txarra zeureganatu.
11. Urrezko sagarrak zilarrezko azpilean:horrelakoxeak egoki esandako hitzak.
12. Urrezko eraztun eta urregorrizko lepoko:zentzarazpen zuhurra, entzuteko prest dagoenarentzat.
13. Nola elurraren freskotasuna uzta-garaian,hala mezulari fidagarria igorlearentzat:ugazaba indarberritu egiten du.
14. Hodei eta haize handiak, baina euririk ez:horrelakoxea da erregaluak agindu eta ematen ez dituena.
15. Eroapenez buruzagiak ere konbentzi daitezke,mihi eztiak hezurrak ere hautsi.
16. Eztia aurkitu duzu? Ez jan behar baino gehiago;bestela, ok eginda, bota egingo duzu.
17. Ez joan gehiegitan lagunaren etxera,zutaz aspertu eta gorrota ez zaitzan.
18. Mazoa eta ezpata eta gezi zorrotza:horrelakoxea da hurkoaren aurkako testigantza faltsua.