22. horrela, lotsa gorrian utziko duzueta Jaunak ordainsaria emango dizu.
23. Iparrak euria dakar, mihi gaiztoak aurpegi ilunak.
24. Hobe sabaian bizi, baztertxo batean,emakume liskartiarekin etxe berean baino.
25. Nola ur freskoa eztarri lehorrarentzat,hala dira urrutitik jasotako albiste onak.
26. Ur-begi zikina, iturri ustela:halaxe gaiztoaren aurrean kikiltzen den zintzoa.
27. Ez du onik egiten ezti gehiegi jateak,ezta ohore gehiegiren atzetik ibiltzeak ere.
28. Harresiak hondatutako hiri babesgabeabere buruaren jabe ez den gizakia.