Esaera Zaharrak 25:11-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Urrezko sagarrak zilarrezko azpilean:horrelakoxeak egoki esandako hitzak.

12. Urrezko eraztun eta urregorrizko lepoko:zentzarazpen zuhurra, entzuteko prest dagoenarentzat.

13. Nola elurraren freskotasuna uzta-garaian,hala mezulari fidagarria igorlearentzat:ugazaba indarberritu egiten du.

14. Hodei eta haize handiak, baina euririk ez:horrelakoxea da erregaluak agindu eta ematen ez dituena.

15. Eroapenez buruzagiak ere konbentzi daitezke,mihi eztiak hezurrak ere hautsi.

16. Eztia aurkitu duzu? Ez jan behar baino gehiago;bestela, ok eginda, bota egingo duzu.

17. Ez joan gehiegitan lagunaren etxera,zutaz aspertu eta gorrota ez zaitzan.

18. Mazoa eta ezpata eta gezi zorrotza:horrelakoxea da hurkoaren aurkako testigantza faltsua.

19. Leiala ez denaz arriskualdietan fidatzea,hortz hautsiaz jatea eta zango bihurrituaz ibiltzea bezala da.

Esaera Zaharrak 25