Esaera Zaharrak 24:30-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

30. Alferraren landa ondotik pasatu nintzen,burugabeko gizonaren mahasti albotik:

31. dena laharrez eta sasiz josia ikusi nuen,harresia ere behera botata.

32. Hura ikustean, gogoeta egin nuen;hari begiratu eta eskarmentu hartu nuen.

33. Aldika lozorroan, aldika erdi lo,aldika besoak uztartu eta atsedenean:

34. arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia,eskalea bezala etorriko miseria.

Esaera Zaharrak 24