Esaera Zaharrak 23:32-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. Azkenean, ordea, sugeak bezala egiten du kosk,sugegorriak bezala zizta.

33. Gauza bitxiak ikusiko dituzu,zentzugabekeria handiak pentsatu eta esango;

34. itsaso zabalean bazeunde bezala sentituko zara,mastaren puntan kulunka.

35. «Jo naute, baina ez dut minik —esango duzu—,gogor zigortu naute, baina ez naiz konturatu.Noiz esnatuko ote naiz? Gehiago eskatuko dut berriro!»

Esaera Zaharrak 23