Esaera Zaharrak 22:13-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. «Lehoia dago kanpoan, kale-kalean;hil egingo nau», dio alferrak.

14. Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa;bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.

15. Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio;zentzarazteko makilak libratuko dio.

16. Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du;aberatsari ematen dionak bere burua pobretu.

17. Entzun arretaz jakintsuen esanak,gogoan hartu nire irakaspenak;

Esaera Zaharrak 22