7. Berak ematen die arrakasta zintzoeieta babesa jokabide zuzenekoei;
8. zuzenbideari jarraitzen diotenak babesten ditueta berarekin leial direnak zaintzen.
9. Orduan ikasiko duzu zuzen, zintzo eta prestu izaten,eta ongi jokatzen.
10. Honela, zuhurtzia sartuko zaizu bihotzeraeta atsegina izango duzu ezaguerarekin;
11. bereizmenak zainduko zaitu eta zentzu onak babestuko;
12. jokabide txarretik aldenaraziko zaituzteeta hitz maltzurrekoengandik,
13. bide zuzena utzi eta ilunpetsuetatik doazenengandik,
14. gaizkia egiten gozatueta maltzurkeriaz pozten direnengandik,
15. jokaera okerretan eta bide-galdurik dabiltzanengandik.
16. Horrela, emakume lotsagabeeta lausengariagandik aldenduko zara,
17. bere gaztaroko laguna utzieta Jainkoaren ituna ahaztu duenarengandik.
18. Halakoaren etxera joatea heriotzarantz joatea da,beraren bideak ilunpeetara eramaten zaitu.