9. Ez da zigor gabe geldituko lekuko faltsua,gezurra dioena galdu egingo da.
10. Zentzugabeari ez dagokio atseginetan bizitzea,are gutxiago menpekoei printzeei agintzea.
11. Zentzudunak menderatu egiten du haserrea,ohoragarri zaio iraina kontuan ez hartzea.
12. Erregearen sumindura lehoiaren orroa,haren onespena belar gaineko ihintza.
13. Seme zentzugabea aitaren zoritxarra,emazte liskartia etengabeko itogina.
14. Etxea eta ondasunak gurasoen herentzia,emazte zentzuduna Jaunaren dohaina.
15. Alferkeriak lozorroa ekartzen du,zabarrak gosea pasa beharko.
16. Agindua betetzen duenak bizia du babesten,bere jokabideaz arduratzen ez dena hil egingo.
17. Jende xeheaz errukitzen denak Jaunari ematen dioeta berak itzuliko dio ordainsaria.
18. Zentzarazi semea, itxaropena dagoen bitartean;baina ez hartu gogorregi, hiltzeraino zigortuz.
19. Gogor haserretzen denak zigorra behar du;gabe uzten baduzu, ez da inoiz aldatuko.
20. Aditu aholkua, onartu zentzarazpena,zuhur izatera irits zaitezen.
21. Egitasmo ugari gizonak buruan;baina bete, Jaunaren erabakia bakarrik.
22. Gizonari eskatzen zaiona zintzotasuna da;hobe behartsu izan gezurti baino.
23. Jaunarenganako begiruneak bizia ematen du,atseden betea, zoritxarren beldurrik gabe.