Esaera Zaharrak 19:2-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Gogoetarik gabeko lehia ez da ona,presaka ibiltzeak huts egitera darama.

3. Batzuk beren zentzugabekeriaz galbideratzen dira,eta gero Jaunari egozten diote errua.

4. Adiskide asko erakartzen du aberastasunak,behartsua lagunek ere bertan behera uzten.

5. Ez da zigor gabe geratuko lekuko faltsua,gezurra dioenak ez du ihes egingo.

6. Askok hitz egiten dute ongi handikiaz,mundu guztia eskuzabalaren lagun.

Esaera Zaharrak 19