Esaera Zaharrak 16:5-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Jaunak higuin du bihotz-harroa,goiz edo berandu izango du zigorra.

6. Bekatua onginahi eta leialtasunaz ezabatzen da,gaizkiari Jaunarenganako begiruneaz egiten zaio ihes.

7. Jaunak onesten duenean norbaiten jokabidea,etsaiak ere adiskide bihurtzen dizkio.

8. Hobe ondasun gutxi zuzentasunez,irabazi handiak bidegabekeriaz baino.

9. Gizonak bere bidea aukeratzen du,baina Jauna da urratsak zuzentzen dituena.

10. Jainkoaren izenean mintzo da erregea,ez du inoiz epai okerrik ematen;

11. baina Jaunarenak dira zuzen epaitzeko tresnak,neurgailu guztiak berak eginak dira.

12. Erregeak higuin ditu egintza gaiztoak,zuzentasunean oinarritzen baita errege-aulkia.

Esaera Zaharrak 16