Esaera Zaharrak 14:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Emakume zuhurrak eraiki egiten du etxea,zentzugabeak bere eskuez desegin.

2. Jokabide zuzenekoak begirune dio Jainkoari,bide okerretik dabilenak mespretxatu egiten du.

3. Zentzugabeari harrokeria dario ahotik,zuhurra bere hitzek babesten dute.

4. Idirik ezean, askak hutsik;beharrezkoa idiaren indarra uzta oparoa izateko.

5. Lekuko egiazaleak gezurrik ez,lekuko faltsuak gezurra barra-barra.

6. Harroputzak zuhurtziaren bila ibili eta aurkitzen ez;buruargiak erraz bereganatzen du jakintza.

7. Urrun zaitez burugabeagandik,ez duzu haren hitzetan jakintzarik aurkituko.

8. Ongi pentsatuta jokatzea zuhurraren trebezia da;burugabekeriak zentzugabea engainatu egiten du.

9. Zentzugabeek barre egiten beren erruei;Jaunaren onespena zuzenen artean dago.

10. Norberak du bere saminaren berri,kanpokoek ezin parte hartu haren alaitasunean.

11. Gaiztoen etxeak behea joko du, zintzoenak gora egingo.

12. Badira zuzen itxurako jokabideak,baina azken finean heriotzarantz daramate.

13. Barre artean ere izaten da bihotza triste,eta alaitasuna atsekabean amaitzen.

Esaera Zaharrak 14